2013(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

Txantxiku Arrunta

Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans) Alytidae familiako apo bat da. Arrek arrautzak gorputzaren atzealdean itatsita garraiatzeagatik ezaguna da. Tamaina txikia du eta azal pikortsua. Zapaburuak identifikatzea erraza da, izaten duten tamaina handia dela-eta. 
Zizareak, intsektuak, araknidoak eta tamaina txikiko bestelako ornogabeak ehizatzen ditu.



Tamaina txikiko apoa da txantxiku arrunta. Azalaren kolorea aldakorra da, grisa, arrea edo oliba-kolorekoa. Orban txiki berde gorri edo beltzak izan ditzakete, nahiko homogeneoki kokatuak. Ale batzuek sorbalden artean V formako orban argia izaten dute. 



Zapaburuari dagokinez, eklosioan 14 mm neurtzen duten arren, garapenean aurrera egin ahala 6-7 cm-ko luzera lortzen dute. Begi oso txikiak izaten dituzte, buruaren goialdean kokatuak. Buztaneko hegatsa bizkarraren erdialdean sortzen da eta ertz borobildua du puntan. Kolore arre-berdea izaten dute, batzuetan gorrixka. Urre-koloreko orbanak izaten dituzte gorputz guztian.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina