2013(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

Behi Terreña

Behi terreña (Bos taurus)  Euskal Herriko zein inguruko zenbait lurraldetan zabaldutako behi arraza da. Historikoki behi eta idi terreñoak lanerako oso estimatuak ziren. Hiru erabilera izan dituen arraza izan da; haragitarako, esnerako zein nekazal lanetarako.
Narrua gaztain-kolorekoa edukitzen dute. Nekez izaten dituzte soin-gurutzera 142 cm. baino garaiera handiagoa. Adar finak dauzkate, zuriak, eta gehienetan beltzak muturrean. Emeek krema koloreko erroak dauzkate, ilez estalita.




Abere bizkor, bizi eta orekatuak dira, eta gogortasun handikoak. Txikiak eta landatarrak dira. Gehien bat nekazaritzarako erabili izan ohi dira eta aipagarria da arraza honetako idien lan bikaina. Beste alde batetik, horren landatarrak izanik, amatasun handikoak dira.
Iharra da eta proportzio egokiak ditu. Bekokia zabala da, arrek aurpegia laburragoa dute, eta emeek fina eta liraina. Orbitak handiak dira, markatuak, eta aurpegiaren lerro berean daude. Begiak tamaina ertainekoak dira, biziak. Belarriak: txikiak dira, elipse-itxurakoak eta oso mugikorrak.
Adarrak ondo garatuak eta lodiera ertainekoak dituzte.
Lepoa tamaina ertainekoa da. Arrek lepo gihartsua dute baina lepogain mehea. Emeen lepoa fina da, gihar gutxi duelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina