2013(e)ko azaroaren 4(a), astelehena

Arrabioa

Arrabioa (Salamandra salamandra) ur gezetako erreketan bizi den izpil horiak eta azal beltza dituen anfibio urodeloa da. Animaliak lau hanka motz ditu, eta ondo garatutako buztan luze bat. Mendietan ondo gordetako inguruak nahiago ditu bizitoki.


Euskal Herrian sorginkeriarekin erlazionatua izan da anfibio hau, batez ere duen pigmentazioa dela eta.
Jaiotzeko momentuak arrabioaren larbek 24-36 mm inguruko luzera dute. Buru zabala dute, tamaina handikoa eta motots-brankial arrosak dituzte, tamaina aldakorrekoak. Ondo definitutako begi handiak dituzte, 50 cm-ko distantzian mugimendua detektatzeko gai direnak.
Azal hori-beltza du, hanken hasieran kolore horiko orban argiak ditu. Hanka sendoak ditu, ez oso luzeak eta bost hatz dituzte atzekoetan eta lau aurrekoetan. Hankak, labur eta lodi xamarrak, eta atzamarrak, zapalak ditu.
Metamorfosia burutu aurretik 60-65 mm-ko luzera izaten dute.
Gorputz-enborrean zehar, lerro zuzenetan antolaturiko poroak dituzte, aurreko hanketatik atzekoetara luzatzen direnak. Hauetatik eta guruin parotideoetatik likido zuri eta pozoitsu bat isurtzen dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina