Hartz arrea (Ursus arctos) ugaztun handia da, gaur egun desagertzeko arriskuan dagoena. Baso trinkoak ugaztun handi honen azken gordeleku bilakatu dira.
Historikoki Piriniotan animalia hauek bizi izan baziren ere, gaur egun oso gutxi gelditzen dira. Erronkariko ibarrean geratzen da jatorrizko azkeneko euskal hartza, Camille izenekoa. Azken urteetan ''Camille'' hartza oso famatuta bilakatu da bere ibilerengatik, eta bertako artzainen ardietan egindako harrapaketengatik. Haurrentzako panpina bat sortu dute ere, Kamiltxo izenekoa.
Hartz arreek bizi eremu zabala behar dute bizirauteko, elikagaia eta babeslekua topatzeko txoko desberdin askoren premia baitute. Gehienbat hariztiak, pagadiak edo urkidiak bezalako baso misto hostogalkorrak aukeratzen dituzte hibernaziorako, hauek eskaintzen dieten erreserba iturri altuagatik. Ezkur eta pagotxak urriak diren urteetan, gaztainadiak bilatzen dituzte bazkarako. Gertaera honek, euren ohiko bizi-eremutik dezente urruntzea ekartzen die.
Musker berdea (Lacerta viridis), Europako zati handi batean aurkitzen dugu: Iparraldetik Kanaleko uharte, Rhin bailara, Txekia, Eslovakia eta Errusia hego-mendebalderaino; hegoaldetik Iberiar Penintsulako iparralde, Sizilia eta Greziaraino. Helduen tamaina muturretik uzkiraino 13 cm-koa izaten da. Buztana gorputza baino bi aldiz handiagoa da. Musker handia eta ederra gorputz sendoarekin . Arren burua nahiko motza eta garaia da. Arrak marrazki berezi bat du bizkar gainean, ezkata berde eta beltzez osatua eta burua ilunagoa. Emeak oso aldakorrak dira: batzuetan berde edo arre uniforme, bestetan orbanekin; sarritan bi edo lau lerro estu eta argiak enborrean marra edo orban beltzekin.
Zuhaixka-formako landaretza itxia dagoen habitat eguzkitsuetan aurkituta: baso irekiak, heskai, baso-bazter, zelai, lahardi, lubeta landarez estalia eta abarretan. Hegoaldean hezeak edo altuagoak diren tokiak nahiago ditu. Eguzkia hartzeko, goizean eta arratsean ateratzen da. Erasoa sentitzen denean sasien artean, arrailetan, eta karraskarien gordelekuetan babesten da. Ugalketa, gainerako lazertidoek egiten duten bezalakoa da. Arrak emea hortzez harrapatzen du eta estaltzearen bitartez barne-ernalketa burutzen du. Emeak 6-15 arrautza erruten ditu eta lur azpian uzten ditu. Hiru hilabete pasa ondoren muskerkumeak jaioko dira. Orojalea da eta elikatzeko ornogabeak diren animaliak ehizatzen ditu. Noizbehinka ornodun txikiak, fruta eta arrautzak ere jaten ditu.
Kantauriar sugegorria (Vipera seoanei) Kantauriko itsasertzean topatzen den narrasti bat da. Bere buztana 60cm-ko luzera du. Emeak arrak baino handiagoak izan daitezke. Sugegorri honen gorputza lodia da, bere buruak, ondo zehaztua, hiruki era du. Muturra borobildua izateagatik eta gorantz zuzenduta ez egoteagatik, bereiz daiteke. Begininiak zutika ditu eta ez du betazalik. Bere bizkar ezkatak karenatuak ditu. Bizkar hezurrean zigi-zaga egiten duen lerro ilun bat izaten dute.
Arrak zuri eta urdinabarrak, beltz marka bortitzekin. Emeak berriz, arre kolorezkoak edo gorrixkak izaten dira. Sabela urdinabarra edo beltza izaten da; batzuetan orban zuriekin. Buztana horia, laranja eta azpitik gorria . Badaude oso ilunak, ia beltzak, diren ale batzuk. Bere bizilekua zabala da: belar-soro, txilardi, otadi, sastrakadi, baso ireki eta oro har, landaretza ugariko inguruetan. Atsegin dituen beste tokiak , hesiak, baso-ertzak, mendiko bideen ezpondak eta nekazarien eraikuntzetako harresiak izaten dira. Oso ehiztari trebea da harrapakinak harrapatzen. Haien artean ugaztun txiki, sugandila, musker eta txoritxoak daude. Harrapakinak Jacobsen organoari esker eta mingaina mugituz hautematen ditu. Udaberrian ugaltzen dira. Sugegorriak barnerruleak (obobibiparoa) dira. Nahiz eta indar handiko pozoia den bere hozkada ez da (vipera aspis aspis) ahunamendietako sugegorriarena baino arriskutsuagoa.
Miru beltza (Milvus migrans) accipitridae familiako hegazti harraparia da. Tamaina ertaineko hegazti harraparia da miru beltza. Hego luze eta zorrotzei esker hegan erraztasun handiz egiten du eta maniobratzeko gaitasun handia dauka.
Miru beltzarentzat zabortegiak elikagai-iturri oso garrantzitsuak dira, baina ezin esan liteke espezie bereziki sarraskijalea denik. Izan ere, hegaldi luzeak egiten ditu bere ehiza edo arrantza guneetan zehar bestelako hegazti, ugaztun, eta arrainen bila batez ere. Anfibioak, narrastiak eta intsektuak ere jaten ditu.
Karnaba (Carduelis carduelis) fringillidae familiako hegazti paseriformea da baso ertzetan, sasitzetan, larretan, prest zeuden lurretan, parketan, lorategietan, baratzetan eta orokorrean belarra duen edozein areatan bizi dena.
Bere kontserbazio egoera ez da kezkagarria. Karnabak 12 eta 13,5 cm artean neurtzen du eta 14 eta 19 gramo artean pisatzen du. Itxian hazten bada, 8 eta 10 urte artean bizi daiteke. Bere kantua oso alaia da. Karnaba identifikatzeko datuak hauek dira: - 3 koloretako burua du, eta bere buruak maskara gorri bat darama. - Bere hegoak kolore beltza eta horia dute. - Helduen lumatza: Burua. Oso bereizgarria da. Hiru koloretako itxura du, aurpegiak maskara gorriak, beltzak eta zuriak izan ditzake. - Gazteen lumatza: Hegoak helduen berdinak dira. - Mokoa: Jaten duen janariari egokitua. Konikoa, lerdena, zorrotza, zurbil kolorekoa … - Gorputza: Aurrekoa zuria da eta atzekoa okre kolorekoa. - Hegoa: Oso bereizgarria du, hegan egitean nahiz hegoa adar batean jarrita egon. - Buztana: Beltza eta eskotatua da.
Euskal txerria (Sus scrofa) Ipar Euskal Herrian, Biarnon eta Nafarroako ipar aldean zabaldutako arraza izanik, azken urtetan Hego Euskal Herriko beste zenbait eskualdetara zabaldu.
Iparraldeko agiritegi historikoetan agertzen da zerrien hazkundearentzat ezarriak zirela lege eta zergak XV. mendetik aurrera. Zerriak eramaten omen zuten gaztain, ezkur eta antzekoak mendietara jatera udazkenean. Zerrizainek zerga bat ordaindu behar izaten zuten herriko lurretan beraien zerriak bertan bazkaltzeko. Iparraldean, 1989an, Nafarroa Beherean, 25 ale zeuden; 2000. urtean, ostera, 1500 ale. 2000. hamarkadan Hegoaldera ere dezente zabaldu da.
Behi terreña (Bos taurus) Euskal Herriko zein inguruko zenbait lurraldetan zabaldutako behi arraza da. Historikoki behi eta idi terreñoak lanerako oso estimatuak ziren. Hiru erabilera izan dituen arraza izan da; haragitarako, esnerako zein nekazal lanetarako. Narrua gaztain-kolorekoa edukitzen dute. Nekez izaten dituzte soin-gurutzera 142 cm. baino garaiera handiagoa. Adar finak dauzkate, zuriak, eta gehienetan beltzak muturrean. Emeek krema koloreko erroak dauzkate, ilez estalita.
Abere bizkor, bizi eta orekatuak dira, eta gogortasun handikoak. Txikiak eta landatarrak dira. Gehien bat nekazaritzarako erabili izan ohi dira eta aipagarria da arraza honetako idien lan bikaina. Beste alde batetik, horren landatarrak izanik, amatasun handikoak dira. Iharra da eta proportzio egokiak ditu. Bekokia zabala da, arrek aurpegia laburragoa dute, eta emeek fina eta liraina. Orbitak handiak dira, markatuak, eta aurpegiaren lerro berean daude. Begiak tamaina ertainekoak dira, biziak. Belarriak: txikiak dira, elipse-itxurakoak eta oso mugikorrak. Adarrak ondo garatuak eta lodiera ertainekoak dituzte. Lepoa tamaina ertainekoa da. Arrek lepo gihartsua dute baina lepogain mehea. Emeen lepoa fina da, gihar gutxi duelako.
Izokina, (Salmo salar) Salmonidae familiako arraina da. Ozeano Atlantikoan eta bertara isurtzen duten ibaietan bizi da. Ibaietan jaitzen dira eta 1-3 urtez bizi ondoren, itsasora migratzen dute. Itsasoan 5 urtez elikatu ondoren, jaio ziren ibaira itzultzen dira eta han ugaltzen dira
Bizkarralde zilar kolorekoa, puntu beltz bakan batzuekin apaindua, eta sabelalde zurixka dute. 2 kilotatik 10 kilo baino gehiago pisatzera iritz daitezke. Izokinkumeek intsektuak, moluskuak, krustazeoak eta arrain txikiak jaten dituzte ibaietan bizi diren denboran. Itsasoan, berriz, krustazeoak, txipiroiak eta arrainak janda elikatzen dira.
Amuarrain arrunta (Salmo trutta), salmonidae familiako arraina da. Arrantzaleen artean preziatua da oso, harrapatzeko zaila baita. 14 kilogramokoak ere aurki daitezke. Hiru motatakoak izan ahal da: itsasokoa, ibaikoa edo aintzirako amuarraina. Amuarrain arruntak gorputz lirain eta fusiformea du, ur-lasterretan igeri egitera oso ongi moldatua. Helduak batezbeste 25-40 cm luze izaten dira, baino batzuk 90 cmko luzera izatera iristen dira.
Kolorazioa oso aldakorra da. Ibai-amuarrainak bizkar iluna, marroi, gris edo berdekara, tanta beltz edota gorriz apaindua, eta azpialde zurixka izaten du. Itsasoan egon diren amuarrainak zilar-kolorekoak dira. Ibai garbi, fresko eta ongi oxigenatuetan bizi dira. Amuarrain gazteek intsektuak jaten dituzte batez ere. Helduak harrapariak dira eta irensteko gauza diren edozer jan dezakete: intsektuak, barraskiloak, krustazeoak, zizareak, harrak eta ornodun txikiak. Amuarrain arruntak bi-hiru urte beteta hasten dira umatzen. Ugaltze-garaiak azaro hasieratik otsaila arte irauten du. Lehenik, amuarrainak ibai eta erreketan gora abiatzen dira, errunleku egokiren bila. Errunlekuan emeak, buztana astinduz, zulo bat egingo du ibaiaren zolan eta arrautzak askatuko ditu. Gero arrak hazia isuriko du arrautzen gainera. Azkenik emeak, berriz ere buztana inarrosiz, arrautzak legarrez estaliko ditu. Emeak, pisatzen duen kilo bakoitzeko, 1.500-4.000 arrautza errun ditzake.
Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans) Alytidae familiako apo bat da. Arrek arrautzak gorputzaren atzealdean itatsita garraiatzeagatik ezaguna da. Tamaina txikia du eta azal pikortsua. Zapaburuak identifikatzea erraza da, izaten duten tamaina handia dela-eta. Zizareak, intsektuak, araknidoak eta tamaina txikiko bestelako ornogabeak ehizatzen ditu.
Tamaina txikiko apoa da txantxiku arrunta. Azalaren kolorea aldakorra da, grisa, arrea edo oliba-kolorekoa. Orban txiki berde gorri edo beltzak izan ditzakete, nahiko homogeneoki kokatuak. Ale batzuek sorbalden artean V formako orban argia izaten dute.
Zapaburuari dagokinez, eklosioan 14 mm neurtzen duten arren, garapenean aurrera egin ahala 6-7 cm-ko luzera lortzen dute. Begi oso txikiak izaten dituzte, buruaren goialdean kokatuak. Buztaneko hegatsa bizkarraren erdialdean sortzen da eta ertz borobildua du puntan. Kolore arre-berdea izaten dute, batzuetan gorrixka. Urre-koloreko orbanak izaten dituzte gorputz guztian.
Arrabioa (Salamandra salamandra) ur gezetako erreketan bizi den izpil horiak eta azal beltza dituen anfibio urodeloa da. Animaliak lau hanka motz ditu, eta ondo garatutako buztan luze bat. Mendietan ondo gordetako inguruak nahiago ditu bizitoki.
Euskal Herrian sorginkeriarekin erlazionatua izan da anfibio hau, batez ere duen pigmentazioa dela eta. Jaiotzeko momentuak arrabioaren larbek 24-36 mm inguruko luzera dute. Buru zabala dute, tamaina handikoa eta motots-brankial arrosak dituzte, tamaina aldakorrekoak. Ondo definitutako begi handiak dituzte, 50 cm-ko distantzian mugimendua detektatzeko gai direnak. Azal hori-beltza du, hanken hasieran kolore horiko orban argiak ditu. Hanka sendoak ditu, ez oso luzeak eta bost hatz dituzte atzekoetan eta lau aurrekoetan. Hankak, labur eta lodi xamarrak, eta atzamarrak, zapalak ditu. Metamorfosia burutu aurretik 60-65 mm-ko luzera izaten dute. Gorputz-enborrean zehar, lerro zuzenetan antolaturiko poroak dituzte, aurreko hanketatik atzekoetara luzatzen direnak. Hauetatik eta guruin parotideoetatik likido zuri eta pozoitsu bat isurtzen dute.
Apo arrunta (Bufo bufo) 15 cm-tara irits daitezke. Emeak arrak baino handiagoak dira. Bere azala oso latza da,garatxoz betea. Bere burua zabala eta zapala da eta bizkarrean oso garaiak diren guruin parotoideak ditu. Bere begi irtenak urre edo kobre kolorekoak dira begi-nini horizontalekin. Kolore arrea du uniforme baina tonu desberdinekin.
Udaberrian ugaltzeko garaia iristen zaie. Arrak emea besarkatzen du eta honek arrautzak jartzen dituenean, ernaldu egiten ditu. Besarkada honi amplexo deitzen zaio.
Nonahiko anfibioa da, gautarra. Oinez ibiltzen da eta izutzen denean salto egiten du. Harrapakari baten aurrean dagoenean bere gorputza puztu egiten du eta hankak altxatzen ditu.