2013(e)ko azaroaren 11(a), astelehena

Hartz arrea

Hartz arrea (Ursus arctos) ugaztun handia da, gaur egun desagertzeko arriskuan dagoena.
Baso trinkoak ugaztun handi honen azken gordeleku bilakatu dira. 


Historikoki Piriniotan animalia hauek bizi izan baziren ere, gaur egun oso gutxi gelditzen dira. Erronkariko ibarrean geratzen da jatorrizko azkeneko euskal hartza, Camille izenekoa. Azken urteetan ''Camille'' hartza oso famatuta bilakatu da bere ibilerengatik, eta bertako artzainen ardietan egindako harrapaketengatik. Haurrentzako panpina bat sortu dute ere, Kamiltxo izenekoa.

 

Hartz arreek bizi eremu zabala behar dute bizirauteko, elikagaia eta babeslekua topatzeko txoko desberdin askoren premia baitute. Gehienbat hariztiak, pagadiak edo urkidiak bezalako baso misto hostogalkorrak aukeratzen dituzte hibernaziorako, hauek eskaintzen dieten erreserba iturri altuagatik. Ezkur eta pagotxak urriak diren urteetan, gaztainadiak bilatzen dituzte bazkarako. Gertaera honek, euren ohiko bizi-eremutik dezente urruntzea ekartzen die.

Musker Berdea

Musker berdea (Lacerta viridis), Europako zati handi batean aurkitzen dugu: Iparraldetik Kanaleko uharte, Rhin bailara, Txekia, Eslovakia eta Errusia hego-mendebalderaino; hegoaldetik Iberiar Penintsulako iparralde, Sizilia eta Greziaraino.

Helduen tamaina muturretik uzkiraino 13 cm-koa izaten da. Buztana gorputza baino bi aldiz handiagoa da. Musker handia eta ederra gorputz sendoarekin . Arren burua nahiko motza eta garaia da. Arrak marrazki berezi bat du bizkar gainean, ezkata berde eta beltzez osatua eta burua ilunagoa.
Emeak oso aldakorrak dira: batzuetan berde edo arre uniforme, bestetan orbanekin; sarritan bi edo lau lerro estu eta argiak enborrean marra edo orban beltzekin.



Zuhaixka-formako landaretza itxia dagoen habitat eguzkitsuetan aurkituta: baso irekiak, heskai, baso-bazter, zelai, lahardi, lubeta landarez estalia eta abarretan. Hegoaldean hezeak edo altuagoak diren tokiak nahiago ditu. Eguzkia hartzeko, goizean eta arratsean ateratzen da. Erasoa sentitzen denean sasien artean, arrailetan, eta karraskarien gordelekuetan babesten da.

Ugalketa, gainerako lazertidoek egiten duten bezalakoa da. Arrak emea hortzez harrapatzen du eta estaltzearen bitartez barne-ernalketa burutzen du. Emeak 6-15 arrautza erruten ditu eta lur azpian uzten ditu. Hiru hilabete pasa ondoren muskerkumeak jaioko dira.

Orojalea da eta elikatzeko ornogabeak diren animaliak ehizatzen ditu. Noizbehinka ornodun txikiak, fruta eta arrautzak ere jaten ditu.

Kantauriar sugegorria

Kantauriar sugegorria (Vipera seoanei) Kantauriko itsasertzean topatzen den narrasti bat da. 
Bere buztana 60cm-ko luzera du. Emeak arrak baino handiagoak izan daitezke. Sugegorri honen gorputza lodia da, bere buruak, ondo zehaztua, hiruki era du. Muturra borobildua izateagatik eta gorantz zuzenduta ez egoteagatik, bereiz daiteke. Begininiak zutika ditu eta ez du betazalik. Bere bizkar ezkatak karenatuak ditu. Bizkar hezurrean zigi-zaga egiten duen lerro ilun bat izaten dute.



Arrak zuri eta urdinabarrak, beltz marka bortitzekin. Emeak berriz, arre kolorezkoak edo gorrixkak izaten dira. Sabela urdinabarra edo beltza izaten da; batzuetan orban zuriekin. Buztana horia, laranja eta azpitik gorria . Badaude oso ilunak, ia beltzak, diren ale batzuk.
Bere bizilekua zabala da: belar-soro, txilardi, otadi, sastrakadi, baso ireki eta oro har, landaretza ugariko inguruetan. Atsegin dituen beste tokiak , hesiak, baso-ertzak, mendiko bideen ezpondak eta nekazarien eraikuntzetako harresiak izaten dira. Oso ehiztari trebea da harrapakinak harrapatzen. Haien artean ugaztun txiki, sugandila, musker eta txoritxoak daude. Harrapakinak Jacobsen organoari esker eta mingaina mugituz hautematen ditu.
Udaberrian ugaltzen dira. Sugegorriak barnerruleak (obobibiparoa) dira. 
Nahiz eta indar handiko pozoia den bere hozkada ez da (vipera aspis aspis) ahunamendietako sugegorriarena baino arriskutsuagoa.

Miru Beltza

Miru beltza (Milvus migrans) accipitridae familiako hegazti harraparia da. Tamaina ertaineko hegazti harraparia da miru beltza. Hego luze eta zorrotzei esker hegan erraztasun handiz egiten du eta maniobratzeko gaitasun handia dauka.



Miru beltzarentzat zabortegiak elikagai-iturri oso garrantzitsuak dira, baina ezin esan liteke espezie bereziki sarraskijalea denik. Izan ere, hegaldi luzeak egiten ditu bere ehiza edo arrantza guneetan zehar bestelako hegazti, ugaztun, eta arrainen bila batez ere. Anfibioak, narrastiak eta intsektuak ere jaten ditu.

Karnaba

Karnaba (Carduelis carduelis) fringillidae familiako hegazti paseriformea da baso ertzetan, sasitzetan, larretan, prest zeuden lurretan, parketan, lorategietan, baratzetan eta orokorrean belarra duen edozein areatan bizi dena.


Bere kontserbazio egoera ez da kezkagarria. Karnabak 12 eta 13,5 cm artean neurtzen du eta 14 eta 19 gramo artean pisatzen du. Itxian hazten bada, 8 eta 10 urte artean bizi daiteke. Bere kantua oso alaia da.
Karnaba identifikatzeko datuak hauek dira: 
- 3 koloretako burua du, eta bere buruak maskara gorri bat darama.
- Bere hegoak kolore beltza eta horia dute.
- Helduen lumatza: Burua. Oso bereizgarria da. Hiru koloretako itxura du, aurpegiak maskara gorriak, beltzak eta   zuriak izan ditzake.
- Gazteen lumatza: Hegoak helduen berdinak dira.
- Mokoa: Jaten duen janariari egokitua. Konikoa, lerdena, zorrotza, zurbil kolorekoa …
- Gorputza: Aurrekoa zuria da eta atzekoa okre kolorekoa.
- Hegoa: Oso bereizgarria du, hegan egitean nahiz hegoa adar batean jarrita egon.
- Buztana: Beltza eta eskotatua da.

Euskal Txerria

Euskal txerria (Sus scrofa) Ipar Euskal Herrian, Biarnon eta Nafarroako ipar aldean zabaldutako arraza izanik, azken urtetan Hego Euskal Herriko beste zenbait eskualdetara zabaldu.



Iparraldeko agiritegi historikoetan agertzen da zerrien hazkundearentzat ezarriak zirela lege eta zergak XV. mendetik aurrera. Zerriak eramaten omen zuten gaztain, ezkur eta antzekoak mendietara jatera udazkenean. Zerrizainek zerga bat ordaindu behar izaten zuten herriko lurretan beraien zerriak bertan bazkaltzeko.
Iparraldean, 1989an, Nafarroa Beherean, 25 ale zeuden; 2000. urtean, ostera, 1500 ale. 2000. hamarkadan Hegoaldera ere dezente zabaldu da.

2013(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

Behi Terreña

Behi terreña (Bos taurus)  Euskal Herriko zein inguruko zenbait lurraldetan zabaldutako behi arraza da. Historikoki behi eta idi terreñoak lanerako oso estimatuak ziren. Hiru erabilera izan dituen arraza izan da; haragitarako, esnerako zein nekazal lanetarako.
Narrua gaztain-kolorekoa edukitzen dute. Nekez izaten dituzte soin-gurutzera 142 cm. baino garaiera handiagoa. Adar finak dauzkate, zuriak, eta gehienetan beltzak muturrean. Emeek krema koloreko erroak dauzkate, ilez estalita.




Abere bizkor, bizi eta orekatuak dira, eta gogortasun handikoak. Txikiak eta landatarrak dira. Gehien bat nekazaritzarako erabili izan ohi dira eta aipagarria da arraza honetako idien lan bikaina. Beste alde batetik, horren landatarrak izanik, amatasun handikoak dira.
Iharra da eta proportzio egokiak ditu. Bekokia zabala da, arrek aurpegia laburragoa dute, eta emeek fina eta liraina. Orbitak handiak dira, markatuak, eta aurpegiaren lerro berean daude. Begiak tamaina ertainekoak dira, biziak. Belarriak: txikiak dira, elipse-itxurakoak eta oso mugikorrak.
Adarrak ondo garatuak eta lodiera ertainekoak dituzte.
Lepoa tamaina ertainekoa da. Arrek lepo gihartsua dute baina lepogain mehea. Emeen lepoa fina da, gihar gutxi duelako.